lunes, 19 de diciembre de 2011

Ekipoaren aurkezpena

.

Garanba Ganbara posible egiten dugunok beti mikrofonoen atzeko anonimotasunaz baliatzen gara geure aurpegia ezaguna izan ez daiten. Horregatik, hona hemen gure irudiak, goizeetan entzuten dituzuen ahots polit eta sensual horiei aurpegia jar diezaiezuen

IBON HERNANDO


Teknologietan trebatua, beti du unetxo bat horrenbeste maite dituen Donuts eta patata frijituak jateko. Hala ere, horrek ez du inolako eraginik bere figura polit eta erakargarrian. Programaren sex symbola. Nahasketa mahaiak ez du sekreturik berarentzat.


OLATZ GOIKOETXEA

Ahots zuri eta goxo honek ezkutatzen duen gorputza, oraindik ere goxoagoa da, nahiz eta Turkiako kongresuan botatzen dizkioten piropoei kasu handirik ez egin.

Programaren aurkezlea izango da.




MIKEL PEÑA


Galdakoko Leoia, programaren musikaren atala bere esku egongo da

Patrozinatzaile berria

AIKIA denda, makroparken, aulkien selekzio oso bat eskaintzen du. Garanba Ganbara programarekin adostasun batettara heldu da, eta estudioko aulki guztiak berriztatuko ditu publizitate kuña baten truke.

Aulkien selekzio oso bat dago bertan, plastikozkoak, eleganteak, bigunak, gorriak, altuak, baxuak, beltzak, egurrezkoak, altzairuzkoak, sendoak, Hello kittidunak, horiak, berdeak, itsusiak, politak, zikinak, ezerosoak, harrizkoak, usain txarradunak, desegokiak, petralak,...

Ez galdu lehen programako atal bereziak, GGPBE

Entzun al duzue noizbait kale arteen artista bati sakonean egindako elkarrizketa?
Gure lehen programa honetan Mimon elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Ez ezazue galdu, Mimon Europa osoko mimorik garrantzitsuena da, hainbat sari internazional jaso ditu bere karrera luzean. Bere sekretu, anbizio eta anekdota bitxienak kontatuko dizkigu.Non? Garanba Ganbaran!!!!


Barikuro goizeko 7:30tan.

domingo, 27 de noviembre de 2011

lunes, 3 de octubre de 2011

Ongi etorri, Ankara Ganbara Zahar Zatarrara!

Argazkiak, podcastak, elkarrizketak... Denetarik izango duzue eskuragai irratsaioaren blog honetan. Zein aurpegi izango dute gure barne politikako adituek? Hementxe ikusi ahal izango dituzu eta programan parte hartu ahal izango duzu. Beraz...teklatuak zorroztu eta iritziak iritsiko zaizkigula espero dugu!